Enviado por anonerror (no verificado) en Mié, 05/10/2011 - 20:57
EUSK.
Datorren URRIAREN 8a, larunbata, GAZTETXEA GARA! lelopeko MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA burutuko dugu KUKUTZAren alde.
Gaztetxeak beharrezkoak dira, bai Errekalden, Euskal Herrian eta Mundu osoan. Gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen, bizitzen, borrokatzen ikasteko guneak. Mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi, eta bide horretan, gaztetxeak funtzio berezi bat betetzen dute.