Baserritar gazteek Akuilu erakundea sortu eta I. topaketak antolatu dituzte
Akuilu gara, baserria biziberritzeko gazteon arteko auzolana. azaldu dute gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, guztiok dugu komunean baserria maite dugula eta bizibidea handik atera nahi dugula.. Aldi berean Apirilaren 6tik 8ra bitarte Barriako aterpean eta Agurainen gauzatuko diren Euskal Herriko Nekazari Gazteen I. topaketen berri eman dute. Azoka, bazkaria, elikaduraren subiratzauri buruzko hitzaldia nahiz kontzertuak izango dira Topaketetan.
Akuiluren prentsaurrekoa
Egunon guztioi! Gaurko honetan prentsa deitu dugu gure erakundearen berri emateko eta hurrengo egunetan egingo ditugun Euskal Herriko Gazte nekazarien topaketen programa azaltzeko.
Akuilu gara, baserria biziberritzeko gazteon arteko auzolana. Hego Euskal Herriko gazteak batu gara ekimen honetan: batzuk nekazaritzan gabiltza, beste batzuk hasi berriak gara eta azken batzuk instalatzeko asmo edo ametsa dugu. Baina guztiok dugu komunean baserria maite dugula eta bizibidea handik atera nahi dugula.
Iazko Aste Santuan, Gazte Mugik antolatu zituen jardunaldietan batu ginen eta gazteok lehen sektorean instalatzeko ditugun arazoak hausnartzen hasi ginen. Han bildutako gazteek talde bat osatzeko premia ikusi genuen eta lanean hasi ginen.
Talde anitza gara: batzuk familiaren lanari eman diote jarraipena, beste batzuk lurrik ere ez dute lortu oraindik, badira hutsetik hasi direnak, aberatsak (aberedunak, alegia), okinak eta abar. Eredu eta erritmo ezberdinak izan arren bat egin dugu eta gauza bat behintzat, argi dugu: nekazaritza nahi dugu bizibide eta bizimodu.
Input gutxietan oinarritzen den nekazaritzaren alde egiten dugu, buruaski eta iraunkorra dena, baserrian bertan zikloak hasi eta itxiz, kalitatezko produktuekin eta baserritarren bizi-kalitatea landuko duena. Guzti honetaz mintzatuko gara hurrengo egunetan Barriako aterpetxean egingo ditugun barne eztabaidetan.
Biltzea beharrezkoa iruditzen zaigu: auzolanerako, informazio trukaketarako, elkarri laguntzeko eta, behar denean, presioa egiteko ere. Gure egoera gizarteratu nahi dugu eta hemen gaudela adierazi.
Zenbait proiektu hasi ditugu: instalatu nahi duten gazteak eta baserritarrak kontaktuan jarri nahi ditugu lehenengoen formazioa osatzeko eta bigarrerek duten informazio guztia galdu ez dadin. Udalekin ere lanean ari gara lur bila dauden gazte guzti horiei ahal dugun heinean laguntzeko.
Eta gizarteratze lanetan gabiltzanez, aldizkari bat ere atera dugu, bertan gure asmoak, elkarrizketak, erreportai sakonak eta baserriarekin lotutako informazioa topatu daiteke. Urtaroekin bat kaleratuko dugu eta salmenta prezioa sinbolikoa da, inprimatze lanetan laguntzeko.
Egoera ez da batere ona, eta baserriko lana gaizki baloratuta dago. Gainera, lurra eskuratzea oso zaila da eta etxebizitzaren arazoa larria; espekulazioak ez du sektorea inondik inora lagundu. Beraz, gure aldetik, baserrien okupazioa babestuko dugu, pausoz pauso instalazio prozesuan dagoen jendea lagunduko dugu eta informazioa guztion esku jarriko dugu.
Gurekin kontaktuan jarri nahi badu norbaitek badauka baserritar@gaztesarea.net helbidera idaztea.
Elkarrekin antolatu beharra dugu. Uste baino gehiago gara Euskal Herria astindu eta irauliko dugunok!
Hurrengo egunetan gauza ugari dugu egiteko Euskal Herriko Nekazari Gazteen Topaketa hauetan. Ostegun eta ostiralean Barriako Aterpean bilduko gara eta barne eztabaidari ekingo diogu: elkartegintza, komertzializazioa, zelako baserri eredua nahi dugun eta beste hainbat ikerpuntuei ekingo diegu. Dauzkagun arazoei guztion artean konponbidea topatzea da helburua. Baina egun hauek Euskal Herriko txoko guztietako nekazariak ezagutzeko parada ere emango digute.
Larunbatean ordea, kalera joko dugu. Agurainen dugu, eta duzue, elkarpuntua. Goizean gure produktuekin azoka egingo dugu. Denetarik izango da bertan: barazkiak, gazta, ogia, ardoa, sagardoa, elikagai ekologikoak?
Bitartean, 11,30tatik aurrera, umeekin arituko gara altxorraren bila erraldoi batean. Altxorra topatu artean baserriari buruzko hainbat gauza ikasiko dituzte.
Gurasoentzat ere egongo da zer ikasi, 12etan udaletxeko aretoan Enrike Gisasola biologian lizentziatua eta gaztai eta ogi ekoizleak elikagai subirautzari buruzko hitzaldia emango du. Han ere, Mikel Kormenzana izango dugu kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harremanei buruz berbetan. Azken hau, Nekazaritza ingenieritzan lizentziatua eta fruitu txikien ekoizlea da.
Azoka amaitzean, ordubiak inguruan, kalejira erreibindikatiboa egingo dugu baserririk gabe euskal herririk ez lelopean. Honen ostean, herri bazkaria hasiko da: baba jana izango dugu, aukera begeta eta haragijaleentzat izango dira. Postretan Josu Oiartzabal artzaia eta Aitor Usandizaga baserritarra bertsotan arituko dira.
Arratsalde partean, herri kirol partehartzaileak izango dira seiretan, eta trikipoteoa zortziretan.
Egunari amaiera emateko musika talde gazteen rock kontzertua egingo dugu herriko plazan. Banda Batzoki, Sixty sixers eta anger joko dute besteak beste.
Jendea etortzen animatu nahi dugu, gure lana gertutik ezagutu dezan nahi dugu eta, bide batez, gurekin disfrutatu. Animatu etortzen bada!
---
Euskal Herriko nekazari gazteen I. Topaguneak
Apirilak 6, 7 eta 8
JARDUNALDIAK Apirilak 6 eta 7 (Barria)
BARNE EZTABAIDARAKO PROPOSAMENA
Gure artean gauza ugari dauzkagu esateko eta honi eman diogu garrantzia kanpoko hizlariak ekarri barik. Gure eztabaidarako beraz, hitz egiteko gogoak, aportatzeko eta ikasteko interesa, eta gure arteko errespetua bakarrik beharko ditugu.
Moderadore bat izango dugu eztabaidetan (Egoi). Honen lanak izango dira: hitzak eman eta norbait gehiegi luzatzen denean moztu, eztabaida bideratu eta zeharka ateratzen diren gaiak zerrendatu hurrengo eztabaidetarako, partaidetzarako konfidantza sortu eta gure arteko errespetua bermatu.
Akta berriz Nataliak jasoko du.
Ostegun goiza,
Heldu, kokatu...
11:30tan, jardunaldien eta Akuilu taldearen aurkezpena: sorrera, funtzionamendua, orain arteko ibilbidea, helburuak...
12tan hasi eta eta ordubiak arte: Elkartegintza. Lur Hats (lurrik gabekoen elkartea), Beizamako jendea (ekoizpenerako lagunen arteko elkartea), Lorea (gurasoen erreleboa), etab. egongo dira. Haien esperientziak kontatu ahal dituzte gero guztion artean eztabaida hasi aurretik. Bakoitzak berea aportatuko du: bikotearekin badabil, familiarekin, lagunekin, bera bakarrik... eta adibide bakoitzaren gauza onak eta txarrak aztertu ditzakegu.
Ostegun arratsaldea:
16tatik 18ak arte: Zerotik nola hasi: honetan ere bakoitzak izango du zer esan. Unaik sarrera egingo du. Gero eztabaida zabalduko da, bakoitzak dituen oztopoak eta haien konponbideak mahaigaineratzeko. Okupazio gaia honekin lotuko dugu, izan ere, lurra eskuratzea da instalazio bidean dugun arazo handia eta... taldekide batzuk esperientzia izan dute baserriak okupatzen, beraiek hasi dezakete eztabaida beraz.
18.30-21.00: Nekazaritza ereduak: Lehenengo talde txikietan jarriko gara eta eztabaida horrela emango da, galdera sorta bat prestatu dugu eztabaida hauek bideratzeko. Helburua ez da akordio batera iristea baina bai behintzat guztion iritziak entzuteko aukera izatea. Horren ostean beste ordubete izango dugu elkarri ondorioak edo eztabaiden puntu nagusiak azaltzeko.
Afalostea... Diapositiba batzuk ikusiz sektorearen inguruko hausnarketa zabala hasiko dugu. Berba egingo dugu, baina oraingoan bakoitzak nahi duenarekin eta nahi duenari buruz...
Ostiral goiza:
10.00-12.00: Ekoizpenerako trukoak, manejuak...: Taldeko jende nahikotxok produzitzen du ekologikoan edo era tradizionalean. Guztiok ditugu dudak, eta guztiok ezagutzen ditugu liburuetan irakurritako edo herrikoek kontatutako erremedioak. Tira ba, bakoitzak arazoak bota ditzala eta ia guztion artean botikaz besteko soluziobidea topatzen dugun. Jendearen arabera taldeak egin daitezke sektoreka, gero ondorioak denon artean zabalduz.
12.00-14.00: Merkaturatzea. Hemen ere bakoitzaren esperientzia, ideiak, ametsak... dira garrantzitsuenak, guztion artean hor ere aportatuko dugu balizko arazoei konponbide eman nahian eta salmenta zuzenerako forma berriak asmatuz.
Bazkalondoan hitzegindakoaren sintesia, ondorioak, hutsuneak etab.
Agurain, apirilak 8
10:00-14:00 Nekazal produktuen azoka baserritar gazteen produktuekin: barazkiak, arraultzak, eztia, behi gazta, ahuntz gazta eta ardi gaztaia, Idiazabal gaztaiak, ogia, ardoa, sagardoa, galletak, enpanadillak, elikagai ekologikoak...
11:30 Umeentzako tallerra: altxorraren bila erraldoia.
12:00 Hitzaldia: elikagai subirautza eta kontsumitzaile-ekoizleen arteko harremanak. Enrike Gisasola: Biologian lizentziatua, gaztaia eta ogia ekoizten dituen artzaia. Mikel Kormenzana: Nekazaritza Ingenieritzan lizentziatua eta fruitu txikien ekoizlea.
15:00 Bazkari Herrikoia bertsolariekin. Babarrun jana aza eta txerrikiarekin. Idiazabal gaztai ekologikoa, Errioxako ardoa eta Gipuzkoako sagardoa biak ekologikoak. Bertsolariak Josu Oiartzabal (Aralarko artzaia) eta Aitor Usandizaga (baserritarra) izango dira. Prezioa: 15 euro.
18:00 Herri kirolak jendearen parteartzearekin.
20:00 Trikipoteoa: txistulariak eta trikitixa herrian zehar.
22:30 Musika talde gazteen rok kontzertua: Kalite, Sexty Sexers...
I Encuentros de Jóvenes Campesinos de Euskal Herria
- Zirriparra
- Mensajes: 1024
- Registrado: 10 Oct 2005, 18:14
I Encuentros de Jóvenes Campesinos de Euskal Herria
"Kaletan kriston kaña / sartzen ari dira. Bertan gaztea izatea / a zer mobida!"
"Están metiendo / una caña del copón en las calles. / ¡Qué movida / ser joven allí!."
"Están metiendo / una caña del copón en las calles. / ¡Qué movida / ser joven allí!."
- Zirriparra
- Mensajes: 1024
- Registrado: 10 Oct 2005, 18:14
Durante el Gazte Topagunea, en la sección de Escuela Popular, el sábado a las 12 se tratará la realidad y el futuro de las jóvenes agricultores de Euskal Herria.
"Kaletan kriston kaña / sartzen ari dira. Bertan gaztea izatea / a zer mobida!"
"Están metiendo / una caña del copón en las calles. / ¡Qué movida / ser joven allí!."
"Están metiendo / una caña del copón en las calles. / ¡Qué movida / ser joven allí!."
- Zirriparra
- Mensajes: 1024
- Registrado: 10 Oct 2005, 18:14
I encuentro el fin de semana
Nace Akuilu, proyecto impulsado para impulsar el agro vasco
07/04/2006
Varios jóvenes que tienen como objetivo vivir de y para la agricultura y el mundo rural han puesto en marcha el proyecto y han organizado el I Encuentro de Jóvenes Agricultores de Euskal Herria.
Una nueva asociación o proyecto trata de impulsar el primer sector en Euskal Herria. Varios jóvenes han presentado Akuilu, proyecto que mediante el trabajo vecinal o común (auzolan) trata de fortalecer el agro vasco. Los participantes del proyecto presentan perfiles variados, algunos de los jóvenes intentan seguir la herencia familiar y otros tratan de instalarse como "nuevos baserritarras" pero todos comparten el mismo diagnóstico sobre el incierto futuro del sector y tratan de buscar soluciones.
Entre las primeras iniciativas ya han empezado a poner en contacto a jóvenes que quieren adentrarse en ese mundo y los tradicionales baserritarras, además de empezar a hablar con varios ayuntamientos en relación a tierras etc.
En este contexto, este fin de semana se celebra el I Encuentro de Jóvenes Agricultores de Euskal Herria. Desde este jueves y hasta el sábado por la mañana, varios jóvenes se reunirán en el Albergue de Barria, para discutir sobre temas tan variados como la creación de asociaciones, la comercialización, modelos de caseríos etc.
El sábado saldrán a la calle con una feria que realizarán en Salvatierra/Agurain, donde mostrarán sus productos: verduras, pan, vino, sidra, productos ecológicos...
Por la mañana habrá también juegos para los niños, conferencias y exposiciones y al mediodía se realizará una comida popular. Los deportes rurales amenizarán la tarde y la jornada terminará con conciertos.

Segiren oharra:
Agurainen, Akuilu gazte erakunde berriak ospatuko dituen jardunaldien harira, ondorengoa adierazi nahi du Segi gazte erakundeak:
Akuilu gazte eragile berriaren jaiotza begirune osoz zoriondu egin nahi dugu. Gazteria ezaugarritzen duen akuilu izaera, herri honen borrokan zein eraikuntzan, bere egin duten gazte horien ausardia eta konpromisoa txalotu nahi dugu horrela.
Euskal Herrian gazteok gure bizitzak Frantzia eta Espainiaren arabera ditugu antolatuak, prekarietate gordina, gazteon bizitza eremu guztiak zeharkatu eta gorriak ikus ditzagun gaitz larria bilakatu zaigu horrela.
Baiezta dezakeguna zera da, Euskal Herrian inork prekarietatea larrien eta gordinen pairatzen badu, hori gazteria dela. Baina errealitate horrek baditu hainbat aurpegi. Izan ere, gazte eta emakume izateak, are zanpatuago izatea dakar berarekin. Baina bereziki azpimarratu nahi dugu gaurkoan, nekazaritzan zein arrantzan, gure herriaren ondasun iturri garrantzitsu zein kultura eta bizi moduaren ondare ditugun sektoreak gogor kolpatuak direla eta prekarietate egoera larrian bizi diren gazteak direla sektore horretan lanean ari direnak.
Zentzu horretan, Euskal Herrian gazteok aske bizi, lan eta ikasi ahal izan dezagun, bidean indar guztiak behar beharrezkoak izango direla. Nork berean tresna eraginkorrak sortuz, nork berean borroka egin eta aldarrikapenak zabalduz.
"Kaletan kriston kaña / sartzen ari dira. Bertan gaztea izatea / a zer mobida!"
"Están metiendo / una caña del copón en las calles. / ¡Qué movida / ser joven allí!."
"Están metiendo / una caña del copón en las calles. / ¡Qué movida / ser joven allí!."
- Zirriparra
- Mensajes: 1024
- Registrado: 10 Oct 2005, 18:14
Nekazari gazteak lanean jarraitzeko prest agertu dira I. Topaketetan
Apirilaren 6 eta 8 bitartean ospatu ziren Akuilu, nekazari gazteen erakunde jaio berriak, antolaturiko I. Nekazari gazteen Topaketak. 40 bat baserritarren parte hartzearekin gazteon arazo larrienak izendatzeaz gain, hauek konpontzeko irtenbideez ere aritu ziren besteak beste

argazkiak: http://gaztesarea.org/info/galeria.php? ... 02&id=5102
Apirilaren 6 eta 8 artean ospatu ziren Euskal Herriko Nekazari Gazteen Topaketak. Sei eta zazpian berrogei bat baserritar bildu ziren eztabaidarako. Batzuk egun bietan, beste batzuk goiza edo arratsaldea igarotzera... baina guztiok ere, debaterako gogoz.
Gai diferenteak jorratu ziren eta gazteon arazo larrienak izendatzeaz gain, hauek konpontzeko irtenbideez ere aritu ziren. Antolatzaileek oso positiboki baloratzen dituzte jardunaldiak eta lan ildo berriak zehaztu dituztenez, orain etorkizunari begira eta lanean jarraitzeko prest agertu dira.
Larunbata Agurainen egun polita izan zen. Azokan parte hartu zuten bserritarrek nahikotxo saldu zutela eta elkarren artean harremanetan sartzeko balio izan ziela aipatzen dute. Bazkarian larogei pertsona elkartu ziren janari eder, kantu eta bertso arteko giro onean.
Herri kiroletan ere partehartze nahikoa izan zen eta gaueko kontzertuetan inguruko herrietako gazteria azaldu zen. Akuiluko kideak pozik daude eta beraien lanarekin jarraitzeko indarrak hartu dituztela diote.
Hurrengoa apirilaren 22an izango da, lurraren defentsarako egunean...

Gente de Akuilu dará un taller sobre agricultura el domingo 23 de Julio en la Acanpada contra el TAV de Urbina.

http://www.sindominio.net/ahtez