Fecha actual 23 Nov 2017, 19:29

Todos los horarios son UTC [ DST ]




Nuevo tema Responder al tema  [ 1 mensaje ] 
Autor Mensaje
 Asunto: Ugazaba kaxkarra
NotaPublicado: 03 Dic 2016, 13:19 
Desconectado
Avatar de Usuario

Ubicación: Lekeitio (Euskalherria)
Registrado: 30 Ene 2011, 22:13
Listo, "garbitu" naiz. Hemendik aurrera, kontraesanik gabe, nire mundu libertario partikular eta puruan zoriontsu bizi naiteke, patroien kontra kristorenak esaten-eta. #IronicModeOn W:Wrz

Hau hari honetan hasi nuen eztabaidaren amaieratzat har daiteke, beraz viewtopic.php?f=18&t=49796

Gara egunkariaren "Gaur8" astekarian argitaratutako artikulua.
http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8 ... a-kaxkarra

Ugazaba kaxkarra

"Ni ugazaba kaxkar bat nintzen/ eta kolore urdinez/ eskribatzen nuen gauez...». Barkatuko al didate Mikel Arregik, Imanol Larzabalek eta sindikalista guztiek kantu eder honen profanazioa. Baina enplegatuak izan ditudan azken hogei urteotan askotan aurkitu naiz antzeko egoeran, zenbakiak koadratzeko malabarismoak egiten desordutan, eta sentimendu nagusia bakardadea izan da. Gaurkoan, agur eta ohore egin nahi diot atzean utzi berri dudan aro horri eta, nola ez, denbora horretan niretzat lan egin duten guztiei.

Izan ere, langile gehienekin harreman ona izan badut ere, gure lan estiloak (kalitatea iparrorratz) ez dit sekula irabazi handirik eman. Uste dut Gregorio Marañon mediku ospetsuak esana dela: «Osagile bezala aberastu nahi duenak, okerreko ofizioa aukeratu du». Nik ederto baitakit aberasteko zer egin beharko nukeen: orduro hamar paziente hartu, tratamenduen kalitatea jaitsita, edota langileak baldintza miserabletan izan. Baina ez dut ez bata ez bestea nahi.

Ez naiz autonomo gaixoen pena eta doloreak kantatzen hasiko, noski; horren ordez, hogei urteotan eginiko hanka-sartze nagusiak kontatuko dizkizuet, barre pixka bat egin dezazuen. Nire kasuan, «bekatu orijinala» osasun aseguruekin lan egiten hastea izan zen, Markina-Xemeinen: paziente piloa bidaltzen hasi ziren; ezin nituenez denak hartu, lankideak ekarri nituen; lankideoi ordaintzeko, paziente asko hartzea beharrezkoa zen –aseguruek gutxi ordaintzen baitziguten–... Gurpil zoro xelebrean harrapatua geratu nintzen, «Lanez Lepo Izan Arren, Ostiarik Ere Irabazten Ez Duen Fisioterapeutaren Sindrome» tipikoak jota.

Egoera horretan, nire ezjakintasun ekonomikoan arrazonamendu xelebre hau egin nuen: «Oso gutxi irabazten dudanez, beste zentro bat irekiko dut; horrela, gutxi gehi gutxi, gehiago irabaziko dut». Hori izan zen Ondarroan bigarren kontsulta irekitzeko arrazoia. Ekonomiaz zerbait dakitenen irribarre maltzurra ikus dezaket; bada, lagunok, egon pixka batean, hanka hirugarrenez sartu bainuen, hirugarren fisioterapia zentroa ere irekita, Mutrikun. Egin ezazue barre lasai; ez naiz haserretuko. Une batez hamar behargin batera aritu ginen lantaldean, horietatik zazpi fisioterapeutak. Txiste ekonomikoaren azken detailea: urtero 160.000 euro inguru fakturatzera ailegatu ginen... baina 155.000 euro inguruko gastuekin. Etekina, horretara, 5.000 eurokoa zen, hutsaren hurrengoa alegia (enpresa batek, errentagarritzat hartua izateko, %20 eta %30 arteko etekina beharko luke); edozein obra, konponketa, baja edo kaleratzeri aurre ezin egiteko modukoa. Zorionez, ekonomiaz nik baino gehiago dakien jendea kontratatu nuen, eta egoera nolabait bideratu zen.

Bistan da «Irabazirik Gabeko Erakundea» izatea ez zaidala sekula gustatu; halere, gehien erre nauena ez da hori izan, langile batzuen jarrera baino. Zorionez oso gutxi izan dira. Ulergarria da bakoitzak bere interesei begiratzea, baina beharginak baldintza duinetan mantentzeko ahaleginak egin ostean, batzuk gutaz aprobetxatzen saiatu dira (depresio baja faltsuak, kaleratze faltsuak eskatzea, ospitaletako hitzarmena exijitzea... gehienetan ELAko aholkularien eraginez). Beraz, lehendik datu ekonomikoek laguntzen ez bazuten ere, hauxe izan da langileak izateko gogoa definitiboki kendu didana.

Hasierako puntura itzuli naiz, beraz: pazientea eta ni. Besterik ez dut behar. Agur beroa eta eskerrik asko nirekin aritu zareten fisio guztiei (bai, guztiei).

_________________
-----
Osasuna eta Askatasuna
http://www.abante.eus


Arriba
 Perfil  
 
Mostrar mensajes previos:  Ordenar por  
Nuevo tema Responder al tema  [ 1 mensaje ] 

Todos los horarios son UTC [ DST ]


¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado


No puede abrir nuevos temas en este Foro
No puede responder a temas en este Foro
No puede editar sus mensajes en este Foro
No puede borrar sus mensajes en este Foro

Buscar:
Saltar a:  
phpBB2 Czar-Orange Theme © CirtexHosting
phpBB3 Czar-Orange Theme © Shadow_One
Powered by phpBB © 2000, 2002, 2005, 2007 phpBB Group
Traducción al español por Huan Manwë
     
Aviso Legal  |  Política de Privacidad  |  Contacto  |  Licencias de Programas  |  Ayuda  |  Soporte Económico  |  Nodo50.org