Arraza purotasunaren aurka

Asturies, Cantabria, Aragón, Euskal Herriak (Euskadi, Iparralde y Nafarroa), Rioja, Burgos.

Convocatorias Norte
Avatar de Usuario
otsabide
Mensajes: 624
Registrado: 30 Ene 2011, 22:13
Ubicación: Lekeitio (Euskalherria)
Contactar:

Arraza purotasunaren aurka

Mensaje por otsabide » 12 Jun 2015, 16:16

Imagen
Batzutan halako argittasun moduko sentsaziñua izaten juat. Gauzak oso klaru ikusten jittuadaz, iñora ez doian sentsaziñua dok, mundua ez dok horregaittik aldatuko, eta ez detsat iñori bidia iluminauko. Horregaittik esango jestek Orakulua kontizu ;-)

Hori igartzen juat, adibidez, azken belaunaldi batekua naizela konprobatzen dotenian. Ni bizi naizen sasoi honetan, ondiok, paziente baten abizenak jasotziakin batera, bere jatorrizko herrixa eta (batzutan) auzua be zehaztu zeinkez.

Hori ez dok ez ona, ez txarra. Etxuat esango “sentsaziño gazi-gozua dok”; gazittik etxakak ezer, izatekotan gozua dok gehixago, ona. Lehen, gure arbaso gehixenak auzotik mobidu barik bizi izan dittuk: belaunaldixak eta belaunaldixak eta belaunaldixak etxian, edo etxian bueltan (arbol genealogikoko kruze ugarixetan igartzeok hori). Maiorazguen kasuan, tira, jabetziak be eragingo juan hori; baiña bestelako senidiak (%80-90, errez) ez ba ziran apartera juaten ez zuan gogo faltiangaittik izango, diru faltiangaittik baiño. Batzu auzora ezkonduko zittuan eta han iraun, beste batzu soltero jarraittuko juen senidien etxian, ondorengo barik hil arte. Horren ondorixua dok, gaur egunian ondiok, pertsonen abizenak entzun eta hangua edo horkua dala jakitzia. Eta hori txarra dok, neretako. Nahixago desagertzia.

Arrazian asuntua lez. Nere belaunaldiko gehixenak arbaso etorkiñen bat jaukek, (“kastellanuak”, #SeñorasDeEibar hórrek esaten daben moduan; nahiz eta galleguak edo andaluzak izan). Ondiok asko gara, ostera, 8 ez, 16, 32 edo 64 abizen euskaldun dakaguzenak (neure arbasuen artian etxuat kanpoko pertsona bakar bat be topau, gero). Harro egoteko modukua ete dok hori? Etxuat uste. Biharbada gaztetxua nintzala, harrotasun punturen bat banekan horren kontura; baiña urtiekin, gero eta konnotaziño eskasaguak hartzen detsadaz arraza purotasun horri. Izan be, hori goresten daben jente gehixenan baloriak ez jittuadaz maitte: bertokuak kanpokuen gaiñetik... tradiziñuari eutsi barrikuntzen aurrian... Eta, gehixen gorroto dotena: hori guzti hori defendatu zeinkiala... euskeraz berba egin barik. Halako jentiak atzeraka eragitten jestak, gero eta gehixago: eta gure arrazia erderaz defendatzen daben elementu hori baiño 1000 bidar gehixago gura dot kalian olgetan euskeraz dabizen neska-mutiko baltzak.

Esaten danez, ale ederrenak arrazak nahastatzetik etortzen dittuk. Gaur egunian gure kalietan zihar dabizen gaztetxuak dittuk horren adibide garbixena, gure herri zahar honek pipiak janda ez amaitzeko bihar zeban barrikuntzia. Zorionekuak gu!

http://eibar.org/blogak/orakulua/arraza ... nan-kontra
-----
Osasuna eta Askatasuna
http://www.abante.eus

Responder