Madarikatuak bitez liburu ilustratuak!

Asturies, Cantabria, Aragón, Euskal Herriak (Euskadi, Iparralde y Nafarroa), Rioja, Burgos.

Convocatorias Norte
Avatar de Usuario
otsabide
Mensajes: 748
Registrado: 30 Ene 2011, 22:13
Ubicación: Lekeitio (Euskalherria)
Contactar:

Madarikatuak bitez liburu ilustratuak!

Mensaje por otsabide » 17 Jul 2013, 22:52

Imagen

Komikitik liburu ilustratura pasatzearen joerari buruzko gogoeta, “El Correo Español” izperringiak Pottoki deskafeinatuak argitaratu dituen honetan.

http://eibar.org/blogak/e-gorblog/potto ... e-pikutara

Gu txikiak ginela (duela ez hainbeste, hogeita hamapiko urte), haurrentzako komiki mordoa existitzen ziren. Liburudendetan ere baziren, baina kioskoak komikiz beteta egoten ziren. Orduko umeontzat irakurtzen hasteko modurik naturalena eta ohikoena komikiak ziren (edo behintzat mutilentzat bai), horrela sortzen zitzaigun irakurzaletasuna, eta hortik pasatzen ginen geroxeago bestelako literatura irakurtzera.

Baina poliki-poliki haurrentzako komikiak desagertzen joan ziren. Pedagogoek, argitaletxeek edo nik al dakit nortzuk erabaki zuten haurrentzat ez zirela egokiak, ez zirela nahikoa jasoak edo edukatiboak, hobe zirela ipuin eta liburu ilustratuak. Eta gaur egun Espainian (zorionekoak Frantzian, komikia oraindik instituzio bat da adin eta gizarte-klase guztientzat) ez da haurrentzako komikirik egiten. Egia da garai hartako komiki asko txarrak zirela eta frankismoaren reminiszentzia ugari zituztela, baina gauza on asko ere bazeuden; azken finean, beste edozein medio edo espresiotan bezala gertatzen zen, ezin da generalizatu eta komiki-formatua horregatik kondenatu. Hala ere, egin da, eta pintura eta literatura batzen dituen baina bien arteko batura baino askoz gehiago den arte honetan gaur egun helduentzako eta gazteentzako gauzak egiten dira soilik. Alde horretatik prestigioa eta kontsiderazioa irabazi dituela esango nuke, baina haurren mundutik erabat baztertuta gelditu da.

Komikiaren harra gure seme-alabengan haz dadin nahi dugun guraso frikiei geratzen zaigun aukera bakarra noizbehinka berreditatzen diren klasikoak dira: Asterix (euskaraz berrargitaratzen ari direna, zorionez, baina bakarra da), Tintin... eta nire erreakzio-artikulu hau bultzatu duten Pottokiak (edo Los Pitufos, ETBk marrazki bizidunetan bota aurretik ezagutu genituen izenez, edo Les Schtroumpfs, jatorrian).

Peyok 60ko hamarkadan sortutako komiki hau aparta zen bere lehen aleetan. Haurrentzat dibertigarria eta oso entretenigarria, baina helduontzako beste irakurketa bat ere baduena: beraien aparteko mundu txiki horren bitartez, gure gizarteko arlo asko erretratatu edo kritikatzen dira ironia finez. Geroztik frankizia eta negozio bihurtu dira, Peyoren heriotza eta gero editatzen jarraitu dute eta beste formatu askotara pasatu dute, horren azken espresioa zineetan duela bi urte estreinatutako filma delarik, eta orain uztailean estreinatuko da bigarren zatia.

Zalantzarik gabe, horren tiroia aprobetxatzeko asmoz atera du Grupo Correok Pottokien liburuen promozio hau. Baina bere jatorrizko formatu naturalean argitaratu beharrean, liburu ilustratu formatuan egin dute. Zer behar zegoen horretarako? Esan bezala, komikiok ederrak dira eta umeentzat oso erakargarriak. Filmaren eta promozio honen bidez komikitara iritsiko lirateke haur ugari eta ziurrenik mordoa atsegingo lituzkete, beste askori aurretik gertatu zitzaigun moduan. Aukera aparta zitekeen haurren belaunaldi batek komikia zer den lehen aldiz ezagutzeko. Aldiz, umeentzako komikiei geratzen zitzaien azken espazioari, klasikoen berreditatzearenari, bidearen amaiera seinalatu diote.

Ez dakit erabaki horren atzean zer dagoen, ezjakintasuna, diru-gosea, gutxiagotasun-konplexua, ala denak batera. Eta ez dakit noren ideia izan den, periodiko-saltzaileena, komikiaren eskubideen jabeena, argitaletxearena... Baina denen artean haurrentzako komikigintzari sastada makurra egin diote, beharbada behin-betikoa. Nire gorroto guztia beraientzat, betirako.
-----
Osasuna eta Askatasuna
http://www.abante.eus

Responder